2012ko Otsailak 18,19 Ikastaro teoriko praktikoak eta bisaurin igoera
15529
post-template-default,single,single-post,postid-15529,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012ko Otsailak 18,19 Ikastaro teoriko praktikoak eta bisaurin igoera

2012ko Otsailak 18,19 Ikastaro teoriko praktikoak eta bisaurin igoera

Otsailak 18, 19 Ikastaro teoriko/praktikoak eta Bisaurin igoera

Otsailak 18-19

Ikastaro teoriko/praktikoak alpinismoan lehen urratsak emateko.

Bisaurin mendira (2.669 m) igoera.

2012ko egutegiarekin jarraituz, otsailaren 15-16an eta 18-19ean Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko ekitaldi tekniko batzuk antolatu ditu.

1-_CURSILLO_DE_PIOLET_Y_CRAMPONES_14_Y_15-01-12_607Otsailaren 15 eta 16an Ehunmilak-Arrastakaren lokalean teoria eta praktika uztartuko dira, eta 18 eta 19an, ikasitakoa praktikan jartzeko, Lizarako aterpetxearen ingurura (Aragúés del Puerto/Huesca) joango gara. Igandean, hilak 19, Bisaurin mendira (2.669m) igoko gara. Hilaren 15 eta 16an, jardunaldi teoriko/praktikoetan, erabili beharreko materialen inguruko informazioa emango da (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab.), korapilo mota desberdinak egiten erakutsiko da, eta baita goi mendietan segurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere. Hilaren 18an (jardunaldi praktikoa) pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da, eta baita, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu.

bisaurin_37pHilaren 19an, igandean, Bisaurinera (2.669m) igoko gara iparreko aldetik. Aldecuako aterpetxetik eta guarden etxetik pasa, Plana de Mistresara joan, eta Secus-eko lepora iritsi aurretik hegoalderantz hartuko dugu: tontorraren aurreko gaintxora iritsi, eta luzea ez den ertz batetik Bisaurin gaina zapalduko dugu. Jardunaldi honen helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai alpinismoaren mundu polit honetan hasteko interesa duen beste edonori. Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, otsailaren 14an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko.

 

bisaurin_perfilp

 

 bisaurin_mapapInformazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Bide batez, beren mendiko lizentzia Arrastaka Mendi Taldearekin berritu nahi duten mendizale guztiei eskatu nahi diegu eginkizun hori azken unera arte ez dezatela utzi.