Morra de Lechugales-era igoera (2.444 m) eta La Hermida Via Ferrata.
18110
post-template-default,single,single-post,postid-18110,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Morra de Lechugales-era igoera (2.444 m) eta La Hermida Via Ferrata.

Morra de Lechugales-era igoera (2.444 m) eta La Hermida Via Ferrata.

Arrastaka Mendi Taldea Europako Mendietara joango da bi jarduera erabat ezberdin egitera Irailaren 17 eta 18an.

Larunbatean, 17an, zeharkaldi zirkular bat burutuko dugu hainbat tontor igoz, horien artean punturik gorenena Morra de Lechugales mendiaren gailurra. Morra de Lechugales Asturias eta Kantabriaren arteko mugan dago. 2.444 m-ko garaierarekin Europako Mendietako Ekialdeko Mendiguneko edo Andara Mendikateko gailurrik altuena da. Ikusmira ikusgarria du itsaso aldera, Liébana bailarara, Erdiko Mendigunera eta Palentziako mendietara. Horma tenteko gailurrera pitzadura/tximini nahiko bertikal batetik igotzen da (IIIº), batzuetan soka finkoa egon ohi da. Burutu beharreko ibilbidea 18 km-koa da, desnibel positiboa 1.480 m-koa eta burutzeko behar den gutxi gora-beherako denbora 7-8 ordu.

Igandean berriz, 18an, La Hermida arroilaren (Kantabria) bihotzean dagoen via ferrata polita egitea da asmoa. Jarduera honetan horma txiki ia bertikalak igoko ditugu, diedro handi bat gainditu eta tibetar zubi bat eta ia 100 metro luze den eta 80 metroko altura duen oholdun zubi eseki luzea zeharkatuko ditugu. Ferrata honen zailtasunaren sailkapena K3 da.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  Irailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.