Midi d´Ossau (2.885 m) eta Peña Foratata (2.341m) mendietara igoerak 2025
18753
post-template-default,single,single-post,postid-18753,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.2,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Midi d´Ossau (2.885 m) eta Peña Foratata (2.341m) mendietara igoerak 2025

Midi d´Ossau (2.885 m) eta Peña Foratata (2.341m) mendietara igoerak 2025

Arrastaka Mendi Taldea frantziar Piriniora eta Formigalgo gainetara joango da ekainaren 28 eta 29an Pirinioetako bi mendi esanguratsu igotzera: Midi d´Ossau eta Peña Foratata.

Larunbatean, hilak 28, Midi d´Ossau mendira igoko gara. Mendi ikusgarri hau frantziar Pirinioan dago, 2.885 m-ko altuera du eta Pirinioetako bazter askotatik ikusten denez mendizale askoren helburu bihurtzen da. Igoera ez da mendian ibiltzen den edonorentzako modukoa, goi-mendian esperientzia izatea eta eskuak erabiliz igotzen ohituta egotea eskatzen du, ia eskalatu beharreko mendi baten ezaugarriak baititu. Gailurretik dagoen ikuspegia ikaragarria da.

Igandean, hilak 29, gure helburua Peña Foratata (2.341 m) dotore eta ikusgarrira igotzea izango da. Sallent de Gállegoren alboan gailentzen den faro erraldoi bat bailitzan eta Dolomiten kutsuko lerro bertikal ikaragarriekin, ezinezkoa da Formigala gerturatuz gero, bakar-bakarrik dagoen haitz honek gure begirada ez bereganatza. Peña Foratata da, igoera errazik gabeko mendi ikusgarria.

Zailtasun teknikoa: Bi jarduerak zailtasun ertain/altukoak direla deritzogu, bai fisikoki eta baita teknikoki ere, goi-mendiko ibilbideak baitira eta eskaladako ezagutzak izatea ere ezinbestekoa da. Plaza mugatuak.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak ekainaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren egoitzan (Urbieta etxearen parean) egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko.

Oharra: Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendian federatua egotea.

Arrastaka klubeko 2025ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.