mendi astea 2011
15525
post-template-default,single,single-post,postid-15525,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

mendi astea 2011

mendi astea 2011

BESAINGO IV MENDI ASTEA

BEASAINGO IV. MENDI ASTEA

1-ETAPAArrastaka Mendi Taldeak Beasaingo IV Mendi Astea antolatzen du, azaroaren 21etik 26ra, eta aurreko urteetan bezala, guztioi parte hartzeko gonbidapena egiten dizue.

Programaren barnean bost ikusentzunezko izango dira, urriaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean, arratsaldeko 19:30ean, Beasaingo Udaletxeko Areto Nagusian, eta mendiarekin lotutako esperientzia erakargarriak aurkeztuko dira, batzuk gertuagoko mendiei buruzkoak, beste batzuk Himalayakoak. Horrez gain, azaroaren 26an, larunbata, Beasaingo rokodromoan eskalada egiteko aukera izango da.

Arrastaka Mendi Taldearekin batera, antolakuntzan gonbidatu modura arituko dira Aitzgorri Mendizale Elkartea, Karmelo Ezeiza, Iñaki Mozo eta Asier Izagirre.

 

azaroak 21AZAROAK 21 ASTELEHENA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN

Mendi Astearen lehenengo ekitaldia azaroaren 21ean izango da, eta Arrastaka Mendi Taldeak urtean zehar egindako ekintzei buruzko ikusentzunezko bat aurkeztuko da. Mendiko segurtasunaren inguruan egindako ikastaroak eta urtean zehar igotako mendiak agertuko dira.

azaroak 21AZAROAK 22 ASTEARTEA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN

Asteartean, hilak 22, Aitzgorri Mendizale Elkarteak azkeneko urtean zehar egindako ekintzen laburpen bat aurkeztuko du.

azaroak 21AZAROAK 23 ASTEAZKENA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN

Azaroaren 23an Karmelo Ezeizak “Alluitz” izeneko lana ekarriko digu. Alluitz mendia Urkiola inguruko gailur bat da, 1.034 metroko garaiera duena, eta Anbotoren mendi-ertzetik Kokozkulu edo Deabruaren Pasabideak bereizten du. Mendi malkartsua da, igotzeko Bizkaiko zailenetako bat.

azaroak 21AZAROAK 24 OSTEGUNA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN

Azaroaren 24an Ehunmilak ultratrail proba izango da protagonista, Iñaki Mozo beasaindarrak egindako ikusentzunezko polit baten bidez. Ehunmilak probak 167 kilometro ditu, eta abiapuntua eta helmuga Beasainen dituelarik, Gipuzkoako gailur nagusiak pasatzen dira ibilbidean zehar. Gainera, proban parte hartu duten mendi-lasterkari batzuek beren esperientzia eta sentsazioak kontatuko dizkigute.

azaroak 21AZAROAK 25 OSTIRALA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN

Ostiralean, azaroaren 25ean, Asier Izagirre mendizale ezagunaren ikusentzunezkoa izango da, “Azkeneko sei zortzimilakoak”.

Edurne Pasabanekin ibili ohi den taldetik Asier Izagirre (Tolosa, 28 urte) da ziurrenera beragandik gertueneko pertsona: lehengusua du, herri berean jaiotakoak dira, eta Asierrek irakatsi zion Edurneri harkaitzean eskalatzen duela 20 urte. Ordutik hona elkarrekin makina bat gailur, neke eta atsegin-une bizi izan dituzte, eta nahiz eta Asierrek bere burua eskalatzaile modura gehiago ikusten duen, mendi handiak ere ez ditu alde batera uzten, eta Edurneren hamalau zortzimilakoetatik seitan berarekin joan da: Broak Peak 2007an, Dhaulagiri eta Manaslu 2008an, Kangchenjunga 2009an, Annapurna eta Shisha Pangma 2010ean.

azaroak 21AZAROAK 26LARUNBATA
ANTZIZAR KIROLDEGIA

Azkenik, azaroaren 26an, eta Beasaingo Mendi Astea amaitzeko, Antzizar kiroldegiko rokodromoan ate irekien eguna izango da, eta haurrek nahiz helduek eskalada probatzeko aukera izango dute, goizean 10etatik 14etara, eta arratsaldean 16etatik 19:30era; kirol honetara hurbiltzeko eta nolakoa den ezagutzeko aukera paregabea.

Arrastaka Mendi taldekook mendi astea udazkeneko ‘klasiko’ bihurtzea nahi genuke, eta goierritar guztiei dei egiten diegu, Beasaingo IV Mendi Asteak eskaintzen dituen ekintza hauetara etor daitezen eta elkarrekin disfrutatu ahal izan dezagun.

AZAROAK 21 ASTELEHENA
19:30 UDALTXEKO AREATOAN