Garmo Negroko mendiguneko 6 hirumilakotara igoera
18546
post-template-default,single,single-post,postid-18546,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,no_animation_on_touch,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Garmo Negroko mendiguneko 6 hirumilakotara igoera

Garmo Negroko mendiguneko 6 hirumilakotara igoera

Arrastaka Mendi Taldeak Panticosako bainuetxearen (Huesca) inguruetara irteera antolatu du Urriaren 5erako eta 6rako 6 hirumilako igoz zeharkaldia egiteko asmoz, askok desio duten garaiera magiko hori duten mendiak hain zuzen ere.

Hautatutako ibilbidea, Garmo Negrorako (3.064m) ohiko bidearen ordez, horren ezaguna ez den Pondilellosko Orratzetik (3.011m) igarotzen den zirkular zoragarria da.

Panticosako Bainuetxearen beheko haranetik abiatuko gara eta lehenbizi Pondiellosko lepora igoko gara, jarraian Pondiellosko Orratzera igotzeko  (3.011m). Eskuak erabiliz pixka bat jaitsi eta berriz igo beharko dugu Garmo Negroren gailurrera bideratuko gaituen ertzera iristeko. Ertzean aurrera jarraituta, Algas-en (3.036m) hiru gailurretatik igaroz , Argualasko gailurrean (3.046m) bukatuko dugu alboetara amildegiak dituen ibilbidea.

Hautatutako bidea “ohiko bidea” baino zertxbait delikatuagoa da, eskaladako II. graduko urratsak gainditu beharko baititugu alboetara amildegiak dituen eta harri solteko ertzean zehar eta goi-mendiko kutsua ematen dioten eroriko handiko guneak ere igaro beharko ditugu. Beraz, hau guztiagatik irteera honen zailtasuna handia dela uste dugu. Ezinbestekoa da sasoian egotea.

Iretera honetan parte hartzeko interesa dutenak Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara etorri beharko dute urriaren 1ean arratsaldeko 7,00etan xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue web. www.arrastaka.net , edo deitu 646 855 620 zenbakira egun eta ordu berean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.  

Arrastaka klubeko 2024ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.