01 Dec Eskia Somport
Neguarekin batera elurretarako denboraldia iritsi da, eta 2022ko ekintzei amaiera emateko, Arrastaka Mendi Taldeak iraupen eskia egiteko irteera bat antolatu du, Le Somporteko eski estaziora. Ekintzak abenduaren 17 eta 18an egingo dira.
Le Somport iraupen eski estazioa Pirinioetako eski nordikoa praktikatzeko parajerik onenetakoa da. Bere ibilbideak edertasun handiko paisaia eremu batean zehar doaz.
Irteera honen bidez, mendiarekin hain lotua dagoen kirol hau ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaini nahi du Arrastaka Mendi Taldeak.
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, abenduaren 13an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
2023 honetarako Arrastaka klubeko jardueren egutegia eskuragarri dago jada gure webgunean.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.