Eskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak Arrastakarekin – 2025
18727
post-template-default,single,single-post,postid-18727,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.2,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Eskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak Arrastakarekin – 2025

Eskaladako hastapeneko jardunaldi teknikoak Arrastakarekin – 2025

Arrastaka Mendi Taldeak antolatzen dituen jardueren egitarau zabalaren barne, hainbat jarduera ezberdin antolatu ditu maiatzean, guztiak ere eskaladari lotuak.

Eskalada pasiozko kirola da, eta bere nolakotasunagatik eta nolabaiteko arrisku puntu bat duelako, segurtasunez burutu beharreko teknika eta maniobrak zein material jakin batzuen erabilera ezagutzea eskatzen du behar bezala gozatu eta modu seguruan praktikatu ahal izateko.

Maiatzaren 14 eta 15ean saio teoriko/praktikoa egingo dugu. Material ezberdinen erabilera ikusiko dugu (sokak, aseguratzeko tresnak, arnesak, mosketoiak etab). Zeinu bidezko teknika eta progresioko teknikak ere ikasiko ditugu.

Eta saio praktikoan (maiatzaren 17 eta 18an) Eginoko eskalada eskola praktikak burutuko ditugu. Kidea nola aseguratu, segurtasuneko protokoloak, bilerak nola muntatu edota nola rapelatu bezalako ekintzak burutuko ditugu, betiere, haitzeko eskaladan behar diren segurtasunezko oinarrizko tekniketan zentratuz.

Ardunaldi hauek normalean Arrastaka Mendi Taldearekin irteerak egiten dituen jendeari zuzenduta daude gehienbat, egiten diren irteeretarako beharrezko ezagutzak landu daitezen. Plaza kopuru mugatua.

Irteera honetan parte hartzeko asmoa dutenek maiatzaren 13an, asteartea,19:00etan Ehunmilak- Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara etorri beharko dute irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2025ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.