26 Jun Chaos de Coumély Ferrata eta Pimené mendira igoera (2.801m).
Uda aurreko azken irteera burutzeko Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioko txokorik ikusgarrienetako batera antolatu du hurrengo ekintza: Gavarnie-ra (Frantziar Pirinioa). Ingurunea zoragarria da eta Gavarnie-ko zirkua ikusteko aukera ematen du.
Ekintzak uztailaren 6an eta 7an burutuko dira.
Larunbatean, hilak 6, Chaos de Coumély ferrata egingo dugu. Bere bertsikaltasunagatik ferrata oso zail bezala katalogatuta dago. Pasabide ikusgarri bat igaro eta makurguneak gainditu behar dira ferrata honetan.
Igandean, hilak 7, Pimené (2.801m) mendia igoko dugu. Pimené Gavarnie-ko zirku paregabea bistaratzeko begiratokirik onenetariko eta pribilegiatuenetarikoa da.
Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenak Ehunmilak-Arrastakaren lokalera etorri beharko dute uztailaren 2an, asteartea, arratsaldeko 19,30ean irteerako xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edota 646 855 620 telefonoz zenbakira deitu egun eta ordu berean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.