Castillo de Acher eta Peña Forca
18119
post-template-default,single,single-post,postid-18119,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Castillo de Acher eta Peña Forca

Castillo de Acher eta Peña Forca

Arrastaka Mendi Taldea Hecho bailarako Selva de Ozara (Huescako pirinioa) joango da urriaren 8an eta 9an bertako bi gailur esanguratsu “ezohiko” bideetatik igotzeko.

Larunbatean, Urriaren 8an, mendebaldeko pirinioko “klasikoetako” bat, Castillo de Acher, protagonista duen ibilbide zirkularra egitea da asmoa. Mendi eder eta berezia da, gaztelu menderaezinaren soslaiarekin. Igoera Ledormeur tximinitik egingo dugu eta jaitsiera berriz ohiko bidetik.

Ledormeur tximinia mendi zoragarri honen ekialdean dagoen kanal bat da, igotzeko eskalada errazekoa. (IIIº-)-ko gradua gainditzen ez duen 7-10 metroko igoera da, eskuez baliatu beharrekoa, baina zati batean auto-segurtatzeko balioko digun zirga bat dago jarrita. Tontorretik ikusmira ikusgarria da. Castillo de Acherrek ez du sekula hutsik egiten.

Igandean berriz, Urriaren 9an , Peña Forcara (2.390m) igotzea da asmoa. Hechoko bailaran dago Peña Forca. Ansotik ere (Zuriza), Taxerako pasagunetik, igotzeko aukera baduen arren, oraingo honetan Selva de Ozatik, Estribiellako arroilatik, duen igoera ezagutu nahi dugu. Alanoetako tontorrik garaiena da. Igoera isurialde honetatik gogorra eta tentea da.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  Urriaren 4an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.