BISAURIN ETA OLIBON MENDIETARA IGOERAK 23-02-11 eta 12an
18677
post-template-default,single,single-post,postid-18677,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.2,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

BISAURIN ETA OLIBON MENDIETARA IGOERAK 23-02-11 eta 12an

BISAURIN ETA OLIBON MENDIETARA IGOERAK 23-02-11 eta 12an

Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482m) mendietara igoerak.

Arrastaka Mendi Taldeak Mendebaldeko  Pirinioetan bi igoera antolatu ditu otsailaren 8 eta 9rako, Lizarako (Huesca) aterpetxea hartuko dugu abiapuntu. Irteera honen helburua berriki burutu dugun goi-mendiko hastapen ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzea da.

Igoko ditugun mendiak Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482 m) dira.

Bisaurin Mendebaldeko Pirinioetako gailurrik garaiena da. Igotzeko proposatzen dugun ibilbidea ez da ohiko igoera klasikoa. Asmoa iparraldetik (Mistresa lautadatik) igo eta hegoaldeko aurpegitik jaitsiz (Foratongo lepora) ibilbide zirkularra burutzekoa da. Gailurretik ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Olibon berriz, Bernera mendizerrako tontor nagusiena da. Igoera hau ohiko ibilbidetatik apartekoa delako eta “bigarren mailako” mendien edertasunaz gozatzeko asmoz aukeratu dugu.

Gogoan izan neguko bi igoera direla eta 1.mailako goi-mendiko hastapeneko ikastaroa eginda egotea derrigorrezkoa dela.

Jarduera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  otsailaren 4an, asteartea, arratsaldeko 7,00ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, https://arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.  

Arrastaka klubeko 2025ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.