Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2025-03-8an eta 9an
18688
post-template-default,single,single-post,postid-18688,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.2,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2025-03-8an eta 9an

Aspe (2.645 m) eta Llana del Bozo (2.566 m) mendiak. 2025-03-8an eta 9an

Martxoaren 8an eta 9an Aspe mendiaren ingurura (Huesca) joango da Arrastaka Mendi Taldea, Aisa haran polita ezagutzeko, eta bertako bi gailur nagusiak igotzeko: Aspe edo Pico de la Garganta de Aisa (2.645 m), eta Llana edo Llena del Bozo (2.566 m).

Larunbatean, martxoaren 8an, Aspe gailurrera (2.645 m) igoko gara: mendebaldeko Pirinioetako mendi ikusgarrienetako bat da, eta dotore agertzen da, bai Candanchu eta Astun haranetik begiratuta, eta baita Frantziako Aspe haranetik ere. Gailurretik alderdi guztietara ikuspegi zoragarria dago. Hegoaldetik igoko gara (Aisako haranetik).

Igandean gure helburua Llena del Bozo mendia (2.566 m) izango da. Aisa haraneko ‘hirukotetik’ mendebaldekoena da, eta Aspe eta Bisaurin handien artean dago. Mendi dotorea da, eta inguru guztirako ikuspegi ederra du gailurretik.

Bi igoerak zailtasun ertain-handikoak direla deritzogu ibilbidearen gogortasunagatik, izan teknika,fisikoki nahiz buruz. Plaza kopuru mugatua.   

Irtera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  martxoaren 4an, asteartea, arratsaldeko 7:00ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. 

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Arrastaka klubeko 2025ko jardueren egutegia dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean.

Bideo ikusi

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.