OSTEGUNA, AZAROAK -12-
15767
post-template-default,single,single-post,postid-15767,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

OSTEGUNA, AZAROAK -12-

OSTEGUNA, AZAROAK -12-

JOSEMA CASIMIRO

 

 

 

 

 

 

 

 

 

“K2, MENDIRIK MENDIENA”

 

 

 

 

 

 

 

19:30 IGARTZA JAUREGIA

 

K2, MENDIRIK MENDIENA


JOSEMA CASIMIRO

Azaroak 12, osteguna

Igartzako jauregian, 19:30ean

 

 

 

K2 mendiaren inguruan historia gogoangarriak badira, eta haietako bat biziberritu nahi dugu, belaunaldi gazteek bidea ireki zutenen erreferentzia izan dezaten. 1986an Nafarroako bi mendizalek K2 mendira egin zuten igoeraz  ari gara: urte hartan, ekainaren 23an, Josema Casimiro eta Mari Abrego munduko bigarren mendi garaienera igo ziren, K2ra (8.611 m). Historian gordetzeko moduko igoera izan zen.

Nabarmendu beharreko mendi-denboraldia izan zen urte hartakoa K2 inguruan. Zentzu guztietan gainera: hogei lagun baino gehiagok lortu zuten gailurra; baina hamar baino gehiagok galdu zuten bizia.

Bi mendizale nafarrek beren amets bat bete ahal izan zuten, K2ra igotzea, eta dokumentalean beren esperientzia kontatzen zaigu. “Orduan ez zen esan, baina lehenengo aldia izan zen K2ra oxigenorik gabe eta era alpinoan igotzen zela. Eta gerora ere ez dira horrelako igoera asko izan”. Jaitsiera, berriz, infernu bat izan zen, eguraldi txarraren ondorioz. Gogoan dute nola oinarrizko kanpamendura iristean, medikuek bi egunez jan gabe egoteko agindu zieten, urdailean arazoak izan zitezkeelako; edo Renato Casarottok nolako besarkada eman zien, bizirik itzuli zirela ikustean, eta nola, Iruñera itzultzean, beren lagun italiarraren heriotzaren berri izan zuten, K2tik jaistean arrakala batera erorita… Oroitzapen eta kontu asko azaleratzen dira Casimirok eta Abregok – 80etako hamarkadako Nafarroako mendizale-bikote onenetakoa- hilabete haietako esperientzien irudiak azaltzen dizkigutenean, beren ilusioekin eta beldurrekin, nekearekin eta pozarekin, amets bat lortu nahian.