2025 FEDERATU ZAITEZ
18573
post-template-default,single,single-post,postid-18573,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.8.2,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2025 FEDERATU ZAITEZ

2025 FEDERATU ZAITEZ

Federatu txartelak. FEDERA ZAITEZ!

2025.urteko federatzeko lizentziak izapidetzeko epea ireki da jada.

Jarraitu beharreko urratsak:

Sartu honako estekan https://forms.gle/uh6PMeiKRoPCnDoB6h “Federatzeko Lizentzia/Licencia federativa” formularioa irekitzeko.

2024an federatuta egon bazara, NANa eta izen-abizenak bakarrik bete (bestelako daturen bat aldatu bada, hori ere bai) eta oharretan idatzi 2024ko lizentziarekiko aldaketarik nahi duzun. 

Iazko estaldura berdina nahi baduzu, oharretan idatzi “Berritu” eta horrekin nahikoa da. Jarraian sakatu “Bidali”.

Ondoren e-posta bidez mezu bat jasoko duzue ze kontutan eta zenbat diru sartu beharko duzuen esanez.

Gogoratu, dirua sartzerakoan azalpenean NAN zk eta izen-abizenak  idatzi behar dituzuela. Behin eragiketa hau egin duzuenean, lizentziak iritsitakoan e-postaz jakinaraziko zaizue eta lokalean jasotzeko aukera izango duzue. 

Lizentzien eskaera aurrez-aurre egin nahi duzuenontzat Ehunmilak-Arrastakaren lokalean egongo gara, Beasainen, Iturriotz kalean (Urbieta Etxearen parean), abenduaren 12tik aurrera, asteartea eta osteguna, 19,00etatik 20.30era.

2025 Lizentziak – Tarifak.pdf

“Euskal Mendizale”, EMF-FVMaren APP berria

Jarduteko protokoloa – EMF.pdf

Zentro Medikoak Generali – EMF.pdf

Istripuaren partea EMF.pdf