2019 Urtarrila 19 eta 20. Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.
15892
post-template-default,single,single-post,postid-15892,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2019 Urtarrila 19 eta 20. Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.

2019 Urtarrila 19 eta 20. Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.

Oporren ondoren, berriro ere ekintzekin hasteko garaia da.

Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin hasiko ditu jarduerak Arrastaka Mendi Taldeak.

Gabonetako oporren ondoren, abian da Arrastaka Mendi Taldearen jardueren egutegia. Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin emango dio aurten hasiera. Batetik, urtarrilaren 16 eta 17an atal teoriko/praktikoa izango da Ehunmilak-Arrastakaren lokalean arratsaldeko 19:00etan eta bestetik, urtarrilaren 19 eta 20an atal praktikoa landuko da Pirinioetan.

Saio teoriko/praktikoan (urtarrilaren 16 eta 17an) jardunaldien aurkezpena egingo da, erabili beharreko tresna ezberdinak ezagutuko (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab) eta goi mendiko oinarrizko segurtasun neurriak ere ikusiko ditugu.

Saio praktikoan, urtarrilaren 19-20an, pioletaren eta kranpoien erabilera landuko ditugu, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, ainguraketak nola egin eta elurretan nahiz izotzetan nola aseguratu.

Jardunaldi hau Arrastakarekin irteerak egin ohi dituztenei zuzenduta dago gehienbat, elkarteak neguan egiten dituen irteeretan beharrezkoak diren ezagutzak jasotzeko, baina era honetako ezagutzak izan nahi dituen eta goi-mendia deritzon  jarduera polit honetan hasi nahi duen beste edonorentzat ere irekia da.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute,  urtarrilaren 15an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net , bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.

Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.