03 Oct 2018 urriak 12-13 eta 14 Curavasa eta Espigüete.
Palentziako mendiak (Curavacas – Espigüete).
Pilarikako zubia aprobetxatuz, Arrastaka Mendi Taldea Palentziako iparraldeko mendietara gerturatuko da.
Palentziako mendiak (Curavacas – Espigüete)
Arrastaka Mendi Taldea Palentziako iparraldeko mendietara gerturatuko da. Aukeratutako bi igoerak, Palentziako mendietako bi tontorrik esanguratsuenetara izango dira: Curavacas (2.524 m) eta Espigüete (2.450 m).
Ostiralean, hilak 12, Curavacas (2.524 m) igoko dugu. Batzuen iritziz Palentziako sabaia da berau, Palentziako tontorrik garaiena delako. Aglomeratu verde-beltzeko mendia da, bertan proiektatzen den eguzkiaren argiaren arabera, berdeago edo beltzago ikusten dena. Berezitasun honek mendigune ikusgarria eta ederra bihurtzen du ingurua.
Larunbatean, hilak 13, Espigüete (2.450 m) mendira igoko gara. Espigüete tontorrik lirainena eta ezagunena da Palentziako mendien artean. Eztabaidaezina da bere edertasuna edonondik begiratzen zaiola ere.
Irteera honetan parte hartu nahi dutenak, Iturriotz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, Urriak 9, asteartea, arratsaldeko 19:30ean, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Irteera honetan parte hartzen dutenak Arrastakaren irteeren araudia onartzen dute.