24 Jun 2014 5-6 julio. Eskalada jardunaldiak Aitzertea edo El Carrascal-en (Nafarroa).
Posted at 16:01h
in Ekintzak
Eskalada jardunaldiak Aitzertea edo El Carrascal (Nafarroa).
Arrastaka Mendi Taldea Aitzerteara urbilduko da uztailak 5 eta 6an, bertako paretetan eskalada jardunaldiak burutzera.
Eskalada jardunaldiak Aitzertea edo El Carrascal-en (Nafarroa).
Arrastaka Mendi Taldea Aitzerteara urbilduko da uztailak 5 eta 6an, bertako paretetan eskalada jardunaldiak burutzera.
Aitzertea eskalada eskola, “El Carrascal” bezala ere ezaguna, Alaitzko mendizerran aurkitzen da, Iruña hegoaldean. Leku ezinhobea da eskalada praktikatzeko. Ekipamendu nahiko berria du eta IVº eta VIº-ko bideak nagusitzen dira.
Irteera honen helburua, burutu ditugun eskalada ikastaro desberdinei jarraipena ematea da.
Eskalada ekintza dibertigarri bat, fisikoki osoa eta erakargarria bada ere, kontutan izan behar dugu ekintza arriskutsu bat ere badela.
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, uztailaren1ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.