05 Nov 2013ko Azaroak 11, 12, 13, 14, 15, 16 BEASAINGO VI. MENDI ASTEA
Posted at 13:52h
in Ekintzak
2013ko Azaroak 11, 12, 13, 14, 15, 16 BEASAINGO VI. MENDI ASTEA
|
EKINTZAZ BETETAKO URTE BATArrastaka Mendi TaldeaAzaroak 11, astelehenaBeasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:30ean |
Mendi Astearen lehenengo ekitaldia azaroaren 11an izango da, eta Arrastaka Mendi Taldeak ‘Ekintzaz betetako urte bat’ ikusentzunezkoa aurkeztuko du. Mendiko segurtasunaren inguruan egindako ikastaroak eta urtean zehar igotako mendiak agertuko dira: Goierrin bertan, Pirinioetan edo Picos de Europan.
EKINTZAZ BETETAKO URTE BAT .Azaroak 12, astearteaBeasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:30ean |
Asteartean, hilak 12, Aitzgorri Mendizale Elkarteak azkeneko urtean zehar egindako ekintzen
laburpen bat aurkeztuko du
ELURRETAKO LEHOINABARRAREN BILAAzaroak 13, asteazkenaBeasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:30ean |
Beasaingo VI Mendi Asteak Xabier Ormazabal mendizale urretxuarra omenduko du ‘Elurretako lehoinabarraren bila’ Xabier Ormazabal 2004an hil zen, Cho Oyu menditik jaisten ari zela, eta gaur, asteazkena, Elurretako Lehoinabarraren bila ikusentzunezkoa emango da bere omenez. Muntaia bere anaia Andoni Ormazabalek egin du, Hire Himalaya ikusentzunezkoa muntatu zutenekin lankidetzan. Bi anaiak sarri ibili ohi ziren elkarrekin mendian. 2001. urtean Xabi eta Andoni Ormazabalek proiektu bat abiatu zuten: lehengo Sobietar Batasuneko bost gailur garaienak egitea. 2002an Pico Comunismo(7.495 m) mendira igo ziren, eta 2003an beste bi lortu zituzten: Khan Tengri (7.010 m) eta Pico Poveda (7.439 m). Bi mendi gelditzen zitzaizkien, Pico Lenin (7.134 m) eta Pico Korgenevskaya (7.105 m), biak ere Pamir-en, eta 2004. urtean lortu zituzten.SESBeko Mendi Federazioak 1967an erabaki zuen Sobietar Batasuneko mendi garaienak igotzen zituztenei Ohorezko Domina ematea; eta hori lortzen zutenei ‘Elurretako Lehoinabarrak’ deitzen hasi ziren. Xabi Ormazabalek
egitasmoa burutu zuenean 15 edo 20 lagunek bakarrik zuten lortua, eta une horretan ez zegoen horien artean Espainiako edo Euskal Herriko inor. Xabi gaitasun fi siko handikoa zen, asmo sendokoa, gaztea, eta bere mendi-ibilietan sarritan arriskua eta ohorea hurbil izaten zituen. Bere azken gailurrak Shisha Pangma (8.046 metro; irailaren 29an, Nepalen) eta Cho Oyu (urriaren 15ean) izan ziren; azken honetatik jaisten ari zela, ekaitz bortitz batek eraman zuen bere bizia, eta bere mendizale ibilbide azkarra.
Gaur bere anaia Andonik Beasainen omenduko du.
ALA DAG – MENDI GORRIAKMikel Saez de UrabainAzaroak 14, osteguna:Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:30ean |
Mikel Saez de Urabain (Ordizia) Dalton taldearekin hasi zen eskaladan. Hasieran Ordiziako elizako hormetan, gero Goierrin eskaladarako dauden tokietan, eta handik Pirinioetara, Alpeetara… Gaur egun Euskal Herriko eskalatzailerik ezagunenetakoa da, baina beti umiltasunez agertzen da.
Bere proiekzioan Ala Dag mendietan (Turkia) egindako bidaia eta eskaladak erakutsiko dizkigu. Ala Dag mendiak Taurus mendizerran daude, Capadociatik gertu. Mikel Saez de Urabainek eta Raul Gonzalezek 15 egun pasa zituzten inguru horretan, ekintza interesgarriak eginez: BesParmakSivrisi (3.520 m) mendiaren mendebaldeko aurpegian eskalada bide berri bat ireki zuten; Demirkazik mendietan, 55etik sabairako ibilbidea igo zuten (3.756 m); Parmakkaya-ra Golden Fingers bidea eskalatu zuten, eta GuvercinlikIIIrakoPapyMazout.
bidea.
MENDI ERTAINETAN LARRIALDIAKAlberto CeberioAzaroak 15, ostiralaBeasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan. 19:30ean |
Alberto Ceberio Ortuzar, larrialdietako formatzailea, eta erdi mailako mendietan kirol teknikaria. Hitzaldi/aurkezpen bat izango da, 90 minutukoa, eta mendian gerta daitezkeen arrisku askoren prebentzioa eta horien aurrean nola jokatu azalduko zaigu: galtzea eta noraeza, istripuak, ekaitzak, hipotermiak, etab.
Alberto Ceberioren aurkezpena oso landua, argia eta erakargarria izango da, eta ikusentzunezkoak ere asko erabiliko ditu: eskemak, argazkiak, bideoak, etab. Adibideekin, izandako esperientziekin, bere ezagutzekin mendiko arriskuak zein diren kontzientziatuko gaitu, egoera larriak nola saihestu azalduko digu, eta larrialdiak gertatzen direnean nola jokatu. Metodologia berritzailea da: zuzena eta erraza, atsegina eta emozioan oinarritua. Mendian ibiltzen den edonorentzat baliagarri gerta daiteke.
BEASAINGO ROKODROMOAN ESKALADAArrastaka Mendi TaldeaAzaroak 16, larunbataAntzizar kiroldegiko rokodromoan.Odua: 10:etatik 14:etara,16:etatik 19:30era |
Azkenik, azaroaren 16ean, larunbata, eta Beasaingo Mendi Astea amaitzeko, Antzizar kiroldegikorokodromoan ate irekien eguna izango da, eta haurrek nahiz helduek eskalada probatzeko aukera izango dute, goizean 10etatik 14etara, eta arratsaldean 16etatik 19:30era; kirol honetara hurbiltzeko eta nolakoa den ezagutzeko aukera paregabea.