2012ko urtarrila 14, 15 Jardunaldi teknikoak pirineotan
15528
post-template-default,single,single-post,postid-15528,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2012ko urtarrila 14, 15 Jardunaldi teknikoak pirineotan

2012ko urtarrila 14, 15 Jardunaldi teknikoak pirineotan

Urtarrilak 11, 12, 14,15 Jardunaldi teknikoak Pirineotan

 

Urtarrilak 14-15

Jardunaldi teknikoak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko.

Oporren ondoren, berriro ere ekintzekin hasteko garaia da. Urtarrilaren 11-12an eta 14-15ean Arrastaka Mendi Taldeak Pirinieotako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko ekitaldi tekniko batzuk antolatu ditu.

2-_SALIDA_20_Y_21-02-10_179Urtarrilaren 11 eta 12an Ehunmilak-Arrastakaren lokalean teoria eta praktika uztartuko dira, eta 14 eta 15ean, ikasitakoa praktikan jartzeko, Ezkaurrera irteera bat egingo da. Hilaren 11 eta 12an, jardunaldi teoriko/praktikoetan, erabili beharreko materialen inguruko informazioa emango da (kranpoiak, pioleta, botak, arnesak, mosketoiak, sokak, etab.), korapilo mota desberdinak egiten erakutsiko da, eta baita goi mendietan segurtasunez ibiltzeko oinarrizko neurriak zein diren ere. Hilaren 14 eta 15ean (jardunaldi praktikoa) pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da, eta baita, malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu. Jardunaldi honen helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori.

Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, urtarrilaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.