20 Apr 2012 Apirila 28, 29, 30 Peñalara eta El Yelmo
Apirilak 28,29,30 Peñalara eta el Yelmo
Apirilak 28,29 eta 30
Peñalara (2.428 m)
El Yelmo (1.717 m)
Arrastaka Mendi Taldea Guadarrama mendikatera joango da, bertako bi gailur garrantzitsuenak igotzeko: Peñalara (2.428 m) eta El Yelmo (1.717 m). Guadarrama mendikatea Sistema Centralen barmean dago, Madrid eta Segovia probintziak banatuz. Ekintzak apirilaren 28-29-30 eta maiatzaren 1ean egingo dira.
Guadarramako erregina Peñalara da, 2.428 metrorekin. Peñalara Parke Naturaleko punturik garaiena da gailur hau, eta baita Madrid-Segoviako mendirik garaiena ere. Igoera ibilbide zirkular baten bidez egingo dugu, Arista de Claveles ertzetik pasaz.
El Yelmo berriz, La Pedriza inguruneko mendirik ezagunenetakoa da. La Pedrizako ingurunea guztiz interesgarria da geologiaren edo paisaiaren aldetik, eta kirolari eta eskalatzaile ugari erakartzen ditu.
Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, apirilaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko.
Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 tfnora deitu egun eta ordu berdinean.
Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.