2011ko abenduak 3,4 Urbinon-eko zeharkaldia
15526
post-template-default,single,single-post,postid-15526,single-format-standard,bridge-core-3.0.1,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-18001
 

2011ko abenduak 3,4 Urbinon-eko zeharkaldia

2011ko abenduak 3,4 Urbinon-eko zeharkaldia

Abenduak 3,4 Urbioneko zeharkaldia

 

Abenduak 3-4

Urbion-eko zeharkaldia.

Viniegra – Urbion tontorra (2.228 m) – Laguna Negra.

Urbion mendietan zeharkaldi bat antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak abenduaren 3 eta 4rako. Urbion tontorrak Errioxa, Soria eta Burgos artean daude, eta Iberiar Mendien artean garaienetakoak dira.

P1120887Gailurrik ezagunena Urbion tontorra bera da, 2.228 metrokoa. Igotzeko ibilbide ohikoena Soria aldetik abiatzen dena da, Laguna Negra ingurutik. Errioxatik abiatzen den ibilbideak, Urbionen iparreko aldekoak, ‘mendi-kutsu’ handiagoa du, eta alde horretatik igotzea erabaki du Arrastaka Mendi Taldeak. Zeharkaldian mendiaren bi alderdiak ezagutuko ditugu, oso desberdinak: Viniegratik (Errioxa) abiatuko gara, Urbionera igo, eta Soriako aldera jaitsiko gara, Laguna Negra eder eta misteriotsura. Zailtasunari dagokionez, maila ertainekoa dela iruditzen zaigu.

panoramica_urbionDistantzia (23,9 km), eta urte-garai honetan goi-mendietan izan daitekeen eguraldia dira zailtasunik handienak. Irteera honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, Iturrioz kaleko (Urbieta Etxea parean) Ehunmilak-Arrastaka lokalean egingo den bilerara azaldu beharko dute, azaroaren 29an, asteartea, arratsaldeko 7,30etan, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako, gure web orria, www.arrastaka.net, bisita dezakezue edota 646 855 620 telefonora deitu egun eta ordu berdinean.

Oharra: Irteera honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.